'Baztan, paisaia bizi baten arkeologia'

Aranzadi Elkartearen XXIII. Arkeologia Jardunaldien barruan, Baztango paisaia aztertuko dute Josu Narbarte eta Mattin Aiestaran hizlariek, baina paisaia ez da objektu aldaezin bat, giza komunitate honek mendeetan moldatutako bizileku bat baizik. Lanaren eta ezagutzaren emaitza da Baztango paisaia, etengabe aldatzen ari den ondare bizia.