Bertso bazkaria
Bertso bazkaria antolatu dute Antiguako Txirain elkartean larunbaterako (hilak 2). 14:00etan hasiko da, eta Onintza Enbeita eta Nerea Elustondo ariko dira bertsotan eta Joanes Illarregi gai jartzaile lanetan. Sarrerak 25 euroren truk erosi daitezke, txirainelkartea@gmail.com helbidera idatzita.