Ene Kantak
Liluragarria, gorputz barrura goaz ikuskizunaren kartela. Taldearen abesti eta koreografiekin, Nere eta Eneko pertsonaiek leku liluragarri bat ezagutuko dute Liluragarria, gorputz barrura goaz ikuskizunean. Abentura berri honetan, edabe magiko bati esker, gure pertsonaiak haur baten gorputz barrura sartuko dira eta bidaia liluragarria biziko dute giza gorputzean barna. Bi emanaldi eskainiko dituzte Victoria Eugenia Antzokian, 12.00etan lehenengoa eta 17.00etan bigarrena.


