Buruhandi ikastaroa
2019ko Aste Nagusiko buruhandiak, Loiolako Erriberan; aurten, printzipioz, ez da halakorik ibiliko Donostiako kaleetan. (Argazkia: Peru Iparragirre) Buruhandiak egiteko egun osoko ikastaroa egingo dute larunbatean Egiako Txondorra gunean, 10:30etik 20:00etara. Bakoitzak bere bazkaria eraman behar du, eta 5 euro ordaindu beharko dira, materiala erosteko.

