'Comensales'
Aitor Nabarrok zuzendutako Comensales mikroantzezlana eskainiko dute Fernando Oruezabala, Oihana Ortiz eta Marijo Marculeta aktoreek La Farandulan, ostiralean, larunbatean eta igandean. Egun bakoitzean lau emanaldi egongo dira, ordu erdian behin; ostiralean eta larunbatean 20:00etan hasita eta igandean 19:00etan hasita. Sarrerak aretoan daude salgai, 5 euroan.