'Cool Cats' dokumentala
Dock of the Bay jaialdia: ‘Cool Cats’. Urtarrilaren 15a, Trueba zinema aretoa, 22:00. Sarrera: 7 euro.
Cool Cats lanak jazzaren bi erraldoiren istorioa kontatzen du, Europako hiri txiki batera joan behar izan zutenena. 1960ko hamarkadaren erdialdera, Ben Webster eta Dexter Gordon saxofoi-jotzaileek Amerika eta haren klima politiko izugarria utzi zuten –baita alkoholaren eta heroina gehiegikerien itzal luze bat ere–, eta Kopenhagen ezarri ziren. Han, musikaren jainko gisa hartu zituzten. Eskandinaviako hiriburuaren erakargarritasunak eta erosotasunak, ordea, laster iritsi ziren haien musikarako eta bizitzetarako mehatxua izatera. Filmaren bizkarrezur bisuala Ben Webster musikariaren beraren 8MM-ko materiala da; hain zuzen, Webster hemen agertzen da berriro lehen aldiz.