'Crimen sin castigo' liburuaren aurkezpena

Datorren asteazkenean, otsailaren 23an, Altzako Mikel Zabalza Gogoan herri ekimenak Xabier Susperregiren ‘Crimen sin castigo’ liburuaren aurkezpena antolatu du. Polizia espainolak eragindako hainbat hilketa ikertu ditu idazleak. Egilearekin batera Fernando Arburuak, Mikel Aleman, eta Pili Zabalak hartuko dute parte.Hitzaldia Tomasene kultur etxean izango da, 19:00etan.