Dantz jaialdia
Nina Kraviz errusiar DJ eta ekoizlea izango da aurtengo Dantz festibaleko kartel buruetako bat. Musika elektronikoaren Dantz jaialdia hasiko da astelehenean, eta askotariko emanaldiez disfrutatu ahalko da hirian, larunbatera bitarte. Egitarau osoa kontsultatzeko eta sarrerak erosteko aukera duzue jaialdiaren webgunean.


