'Danube Revisited: The Inge Morath Truck Project', Lurdes Basoli
HidroLogikak. Ibaitik badiara egitasmoaren baitan, ostegunean, ekainak 9an, Lurdes
Basoli argazkilari kataluniarrak hitzaldia eskainiko du, bera kide izan zen ‘Danube Revisited:
The Inge Morath Truck Project’ egitasmoari buruz, 19:00etan Gipuzkoako Argazkilari
Elkartean.
2014ko udan, 9 emakume argazkilarik Danubio ibaiaren ibilbidea egin zuten Alemaniako
iturburutik Errumaniako deltaraino. Galeria ibiltari bihurtutako kamioi bat zeramaten
berekin, non Magnum etxeko argazkilari aitzindarietakoa izan zen Inge Morathek
Danubion zehar egindako zuri-beltzeko argazkiak erakusten zituzten.
Lourdes R. Basolik, zuzenean bizitako esperientzia haren kontakizuna egingo du
ikuspuntu kritiko batetik, argazkigintza prozesuetan eta bidaiaren emaitzetan arreta
berezia jarriz. Proiektua, erakusketa gisa, PhotoEspaña jaialdiaren barruan islatuko da
Madrilgo Fundacion Telefonican.