'Desobedienteak 18/98'
Tanttaka antzerki konpainia donostiarrak 18/98 sumarioa izan du hizpide aste honetan Bilbon estreinatuko duen antzezlanean: Desobedienteak 18/98. Ostegunetik larunbatera Arriaga antzokian taularatu ostean, hilabete bukaeran iritsiko da obra Donostiako Antzoki Zaharrera: hilaren 29an eta 30ean euskaraz eskainiko dute eta 31n eta otsailaren 1ean gaztelaniaz. Sarrerak hemen daude salgai.


