1813ko Donostiari buruzko kondairak
Txinto Sanchez donostiarrak Donostian 1813. urtean gertatutako hainbat istorio kontatuko ditu Guardetxean: guardian dagoen soldadu baten esperientzia, Parte Zaharrera bere maitalearen bila doanarena, danbor jolearen komeriak, pelotoiaren aurrean dagoen frantses soldadu baten bizipenak eta Donostiako merkatura datorren gizon zuhur baten istoria, besteak beste.
