'Egungo ideologia ekonomiko menderatzailea', Jose Manuel Naredoren hitzaldia
Jose Manuel Naredo ekonomilari eta estatistikalari madrildarrak ‘La economia en evolucion’ izeneko hitzaldia eskainiko du Donostiako Udaletxeko Udalbatza Aretoan.
Jose Manuel Naredo ekonomia ekologikoaren dibulgatzailea, eta esparru honetan ekarpen anitz egin ez ezik, egun munduan nagusiki hedatua dagoen ideologia ekonomikoaren inguruan hitz egitera etorriko da. Hitzaldian zehar, ideologia honen aurrean ikuspuntu alternatiboak sortzeko aukera aztertuko du baita ere.
Cristina Enea Fundazioak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Ingurumen Zuzenbideko Online Masterrak antolatzen duten hitzaldia, irailaren 30ean, asteazkena, arratsaldeko 19:30ean, Donostiako Udaletxeko Udalbatza aretoan izan da.