Ekiñe
Ekiñe musikari arrasatearrak kontzertu akustikoa eskainiko du Marruma elkartean igandean, hilaren 8an, 18:00etan. Duela hilabete batzuk zen Marruman jotzekoa, Besterik ez diskoa aurkezteko, baina pandemiaren ondorioz, atzeratu behar izan zuten. Emanaldirako gonbidapenak egunean bertan eskuratu ahalko dira, 12:00etatik aurrera, Marrumako tabernan.
