'El florido pensil (neskak)', Tanttaka Teatroa
El florido pensil – Neskak. Gerra ondorengo Espainiako hezkuntza sistemaren “krudeltasun absurdu” eta “zentzugabea” jasaten duten bost neskatoren egunerokoa kontatzen du. Eskola gizartearen eta horren ideologia menderatzailearen isla zen. Ideologia horrek Erdi Aroko patriarkaturik sakonena berreskuratu eta azken ondorioetaraino ezartzea erabaki zuen.
Emakumeak izan ziren ekintza moralizatzaile horren helburu; izan ere, ezkontzea eta etxeko lanak egitea zen beren berezko bidea; eta familia osatzea eta seme-alabak edukitzea zen euren ibilbide profesionala. Horretan bat zetozen ia guztiak, emakumeak zein gizonak: maistra, apaiza, gurasoak, moralistak, kupletistak, eleberri arrosen idazleak, baita gimnasia-irakasleak ere. Eszena guztietan ikusiko dupublikoak, batzuetan argi, besteetan itzulinguru korapilatsuen bidez, bi emakume mota baino ez zeudela: zintzoak eta besteak.