'El gobierno te odia: vestigios visuales de la persecución política en Puerto Rico'

Memoriaren basoak erakusketari lotutako jardueren barruan, Christopher Gregory-Riverak bere lehen argazki-liburuaz eta bere hurrengo proiektuez hitz egingo du. Puerto Ricon jaiotako artistak argazki liburu onenari PhotoEspaña saria irabazi zuen iaz El gobierno te odia: vestigios visuales de la persecución política en Puerto Rico lanarekin.
Lan honakPuerto Ricoko gobernuak independentziaren aldeko mugimenduekin lotutako pertsonak zelatatzeko erabilitako espioitza artxiboak aztertzen ditu. Proiektu honen bidez, Gregory-Riverak herritarrak zelatatzeko gobernuen jardunbide historikoa berreskuratu eta berrikusi du, eta errealitate hori gobernuaren filtrazioen eta zaintzaren testuinguru global eta garaikidearekin lotu du. Erabilitako materiala Puerto Ricoko Artxibo Nagusiarena da. Liburuak 1940 eta 1987 bitartean hartutako berrogei mila zelatatzeko-irudi baino gehiago ditu.
Hitzaldia gazteleraz egingo dute. Sarrera librea, lekuak bete arte. Streaming bidez ikusteko aukera dago, museoko webgunearen bidez.