El Twanguero + Iker Piris
El Twanguero bi Latin Grammyren irabazlea izan da eta jendarte oso ezberdinera iristeko gai da: gitarraren fanatikoak nahiz erritmo eta dibertsioaren jarraitzaileak. Bunbury, Calamaro, El Cigala edo Urrutia bezalako musikari ospetsuekin lan egin eta gero hasi zuen bere bakarlari ibilbidea orain dela bi urte.
Iker Piris gitarra joleak irekiko du gaua.
Sarrera mugatua.
Kontzertua > El Twanguero + artista gonbidatua: 10 – 13 euro.