'Euskal Herrian afusilaturiko azkenak'

Gipuzkoako CNTren Borondate Ona Oroimen Taldeak hitzaldia antolatu du larunbaterako (hilak 5), 11:00etan, Amara Berriko Ferrerias plazan duen egoitzan. Diego Franco eta Antonio Lopez anarkistei buruzkoa izango da, beraiek izan baitziren Euskal Herrian fusilatu zituzten azkenak, 1947an, Bidebietako tiro eremuan.