Ez dok amairu oroituz
60 eta 70. hamarkadetarako atzera begirada bat ikertzaile eta sortzaile gazteen eskutik.
Sarrera-hitzaldia:
Juan Kruz Igerabideren sarrera-hitzaldi laburra
Musika:
-Iñar Sastre, Aire berriak
Ez dok amairu: hiru hitzaldi labur:
-Ana Gandara: Ez dok Amairuren garaia: hurbilketa bat
Kultura-ideien ikuspegitik eginiko hurbilketa, doktore-tesi egin berrian landutako haritik.
-Enrike Hurtado: Txalaparta eta John Cage Euskal Herrian egon zenekoa: Iruñeko musika garaikideko topaketak.
Arreta gehiena Artze Anaiek eman zuten emanaldi batean jarriko dut. Bereziki Steve Reich-engan izan zuten eraginean. Gazteleraz izan beharko da, nahiz eta nire euskara hobetzen ari den. Denbora badut saiatuko naiz Jose Mari Zabalarekin hitz egiten, orain dela gutxi jakin dut bera egon zela Steve Reichekin eta Artze Anaiekin haien kontzertua eta gero. Donostiara joan ziren eta txalapartari zahar batzuekin egon ziren. Oso historia polita nire ustez.
-Imanol Artola: Benito Lertxundi eta Ez dok Amairu
Nazio-eraikuntzaren ikuspegitik eginiko azterketa.
Antolatzailea: Mikel Laboa Katedra
Laguntzailea: San Telmo Museoa
