Faboo, el encanto de la imaginacion
Faboo haur txiki baten arima duen izakia da. Jaio zenetik etengabe ikertzen eta aurkitzen ari dena. Inguruan duen guztiari buruzko jakin-mina sentitzen du eta etengabeko jolasean ari da inguratzen duen guztiarekin.
Faboo-k bidoi bat buru bezala izateko berezitasuna dauka, eta horrek ikusleen emozioak areagotuko ditu, enpatia sortuko baitu Fabook bere adierazpen falta horrekin.
Gorputza eta ahotsaren bidez, bi aktorek pertsonaia interpretatzen dute, inguruko objektuei bizitza emanez. Komunikatzeko orduan gorputzak duen aukera ezberdinak aprobetxatzen dituzte, batez ere gorputzaren ez ohiko atalen bidez.
Heriz Pasealekua, 20, 20008 Donostia, Gipuzkoa. Lugaritz kultur etxea