Faktura elektrikoak, GoiEner
Goiener kooperatibak hitzaldi bat eskainiko du Uliako parkean elektrizitate fakturek diotena irakurtzen ikasi ahal izateko.
Zenbait gai jorratuko dituzte:
· Energia elektriko berriztagarriaren salerosketa
· Faktura elektrikoaren tailerra, faktura ulertzeko eta murrizteko dauden aukerak aztertuz.
Energia, batik bat elektrikoa, egungo gizarteetako oinarrizko ondasun bilakatu da, ura edo elikagaiak bezain beharrezkoa. GoiEner-en xedea hiritarrek oinarrizko ondasun honekiko kontrola berreskuratzea da, honen garrantziaz jabetzea, energiaren kontsumo arduratsu eta iraunkorra bultzatuz.
GoiEner-ek subiranotasun energetikoa berreskuratu nahi du egun sektore elektrikoan liberalizatuta dauden esparruetan sartuz: merkaturatzea (energia erosketa) eta sorkuntza.


