Fermin Muguruza

Fermin Muguruza musikariak Anoeta estadioan joko du, bere musika ibilbideko 40. urteurreneko biraren barruan. Irundarrak 21:00etan joko du, baina askoz lehenago hasiko da festa Anoetan. 17:00etan irekiko dituzte ateak, eta Stepi Selektah taldeak girotuko du zelaia 18:00ak arte. Hain zuzen ere, Niña Coyote eta Chico Tornado bikote donostiarra ariko da orduan, eta amaieran, 18:55 inguruan, Palestinaren aldeko argazkia egingo dute. 19:00etan, DAM (Hip hop Palestine) taldeak joko du, eta Des-kontrolek 20:00etan.
30.000 lagunek estadioa betetzea espero da, eta oraindik sarrera batzuk salgai daude, hemen.