'Gipuzkoako historiaren pasarte ezezagunak' zikloa
(Argazkia: N. koch) Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Miguel de Aranburu Gipuzkoako historialarien elkarteak Oñatiko Altube anaiak, euskal immigrazioa eta Mendebalde Urruneko ardi-industria XIX. mende bukaeran eta XX. mendearen hasieran hitzaldia antolatu dute, Gipuzkoako historiaren pasarte ezezagunak zikloaren barruan. Iker Saitua Historian doktoreak eskainiko du, asteartean, 19:30ean, Koldo Mitxelenan.
