'Gure Ahotsak'
Maria Amolategi (Matilda), Elena Caballero 'La Basu', Koldo Soret (Niña Coyote eta Chico Tornado), Idoia Asurmendi (Idoia) eta Victor Sanchez (Matilda) musikariak izan dira 2021eko 'Gure Ahotsak' kontzertuko aurkezpenean, Jon Insausti Kultura zinegotzi ordezkariarekin batera. (Argazkia: Beñat Parra) Gure Ahotsak kontzertua egingo dute Viktoria Eugenia antzokian, 19:00etan. Idoia, Matilda, La Basu eta Niña Coyote eta Chico Tornado igoko dira oholtzara. Sarrerak Donostia Kulturaren webgunean erosi daitezke, 12 euroan.
