Hazi ekologikoak
Les Croqueurs de Carrottes hazi ekologikoen enpresen europar sareari buruz hitz egingo dute Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean.
Sare horretatik hazi ekologikoen ekoizpena sustatzen dute eta Frantziako lau enpresak, Belgikako batek eta Kataluniako beste batek osatzen dute sarea.
Bere helburu nagusia da nekazari profesionalen, zaleen, sukaldarien eta kontsumitzaileen artean bertako barietateen zabalpena egitea. Sentsibilizazio eta dibulgazio ekimenez gain, sarea osatzen duten egitasmo ezberdinen artean ezaguerak partekatzeko gune bat bezala ere uler daiteke Les Croqueurs de Carrottes.