'Herriak irabazi zuen eguna'
Erroko (Nafarroa) hilerrian lurperatu zuten Jose Antonio Miyar Escandon, baina dagoeneko hilerria ez dago orduko leku berean. Omenaldi modura, Gipuzkoako CNTko Oroimen Taldeak Erro bisitatu eta
sindikatuaren bandera jarri zuen Miyarren hilerria zegoen tokian. (Argazkia: Gipuzkoako CNTko Oroimen Taldea) Gipuzkoako CNTren Oroimen Taldeak Herriak irabazi zuen eguna hitzaldia antolatu du Amara Berriko Ferrerias plazan duen egoitzan. 36ko gerraren hasieran, Donostiako herriak altxamendu frankista garaitu zuen hirian, eta bi hilabetez eutsi zion hiriari. Horren inguruko hitzaldia izango da.
