HIRI SUB/BERTSIOAK IV. IRUDIAK. Jardunaldiak
HIRI SUB/BERTSIOAK IV. IRUDIAK. Jardunaldiak
Osteguna, 8. Urria 2015, 19:00 – 21:00
ATARI Cultura Arquitectónicak antolatutako jardunaldiak:
EUSKAL ARKITEKTURA GAZTEA – HITZALDI ZIKLOA. Irudiaren belaunaldia.
Koordinatzailea: Pablo García Astrain. Atari Kultura Arkitektonikoa-ren zuzendaria.
Bere hastapenetatik, Atari elkarteak Euskal Arkitektura Gaztea gure ingurutik at lagundu eta zabaltzeko egitasmoa abian du. Egitasmo honi esker, Euskal-Herriko hainbat arkitekto gaztek bere lana aurkezteko aukera izan du Paue, Bordele, Bartzelona eta Madrilen. Oraingoan, Atarik Donostiako Arkitektura Astea sustatuko du Hiri Sub/Bertsioak programaren barne, eta estreinako aldian, Euskal Arkitektura Gazteari buruzko ziklo bat aurkeztuko du.
Zer eraikitzen du euskal arkitektoen belaunaldi berriak? Nolakoak dira beraien proiektuak? Zein zailtasun topatzen dute, zein erronkei aurre aman behar diete? Zein da hiria eta arkitekturaren gainean duten ikuspegia? Zeintzu dira, arkitekto gazteen iritzian, arkitektura, hirigintza eta paisaiak dituen erronkak? Nolakoa da gaur Esukal-Herrian arkitekto gaztea izatea? Nolakoak izango dira etorkizuneko hiria Euskal-Herrian? Zein tresna eta zein medio erabiltzen dituzte beraien ideia eta diseinuak plazaratzeko? Zein eragin dute tresna hauek irudikatzen dituzten egitasmoetan?
Honi buruz hitzegin eta beraien proiektuak, lanak eta kezkak ezagutzeko aukera izango dugu arkitekto gazte nabarmen sorta batekin.
Koldo Etxegarai Ihundai (Gasteiz) Arantxa Diez Gomez (Iruña), BAT (Bilbo).
Luis Etxegarai Ilundai, Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan ikasitako arkitekto gazte bat da. Bere estudio profesionala Gasteizen kokatu du. Bere lanekin ibilbide sendo bat eraiki du: Zigoitiako Udaletxea, Zubikoa kiroldegiaren handitzea Oñatin, Samaniegoko Zantru Soziala edo Zumeltzegi Dorrea hotelean birgaitzeko esku-hartzea, adibidez. Lan hauek guztiek, eraikitzeko erabili den materialaren espresioa lehenesten dute eta kontentzio-formala dute ezaugarri.
Arantxa Díez, E.T.S.A – Vallès – UPC arkitektura eskolan ikasi ondoren Iruñean lan egiten du. Bere lana arkitektura jasangarria sortzera zeharo eta erabat zuzentzen da. Ikuspegi bioklimatiko batetik abiatuta, material ezohikoak erabiltzen ditu.
BAT Bilbao Architecture Team, Bilbon kokatuta dagoen arkitektura estudio bat da. Ekipamendu handien zaletasuna eta bokazio globala duen estudio honen ibilbidea familia-bakarreko etxebizitza eta ingeneritza zibileko lanen arteko esparru zabalak osatzen du. Donostiako Kutxa-Ekogunea de egin duten lanetatik ezagunenetako bat. Talde honen proiektu eta proposamenak lau kontinentetan zabaltzen dira.
www.bat-architecture.com
(Hizkuntza: euskara, gaztelania)