Hit Bound Roots Reggae Band
Hit Bound Roots Reggae Band taldeak joko du Urgulleko Polboriñean. Reggae instrumentala egiten duen taldea da hori, Donostia, Azpeitia eta Azkoitiko musikariek osatua. Tacumah, Hamabi Tribu eta Agoteak-en gisako taldeetan ibilitako kideek parte hartzen dute proiektuan. 1970eko eta 1980ko hamarkadetako jamaikar doinuak jorratzen dituzte. Kanta propioak eta bertsioren bat.

