Hitzaldia: 'Guztioi eragiten gaituen akordio maltzurra-TTIP'
Europako eta Ameriketako Estatu Batuen arteko merkataritza eta inbertsio librerako ituna da TTIP. Guztioi eragiten digun itun bat, baina, nola eragiten gaitu? Ba al dakigu benetan gure egunerokotasun bizitzan zelan eragin dakigukeen?
Emakume eta gizonei arlo sozioekonomikoan eragiten gaitu, bai. Bai guri, bai zuri. Ingurumenean eraginak ditu ere, baita gure subirautzan. Eta nola ez nekazaritzan, elikaduran eta gure osasunean. Hala ere, ez gaitu arlo hauetan soilik eragiten …
Gogoratu dezagun, adin, jaioterri eta egoera ezberdinetako emakume eta gizonei eragiten gaituen ituna da. Guri eragiten digu. Baita zuri ere.
Asteartean, azaroaren 17an, Donostian, Egiako Kultur Etxean itunaren aspektu orokorrez hitz egin ez ezik, gure eguneroko bizitzan zelan eragiten gaituen eta zer egin dezakegun ezagutzeko aukera izango dugu.