‘Hitzez eta Hotsez’ ikus-entzunezkoa
Urte berriarekin ekitaldi berriak antolatu ditu Groseko Tedone jatetxe biologikoak. Ostegunean, urtarrilaren 28an, lehenengo kontzertu-afaria egingo dute. ‘Hitzez eta hotsez’ ikus-entzunezkoa eskainiko dute Bego Bastarrikak eta Jose Luis Toledanok. 19:30ean hasiko da, eta sarrera 6 euroren truke eskuratu ahal izango da, artistei ordaindu ahal izateko. Ondoren, afaltzeko aukera egongo da, 17 euroren truke.
Tedone jatetxe biologikoak bederatzi urte bete zituen abenduan, elikadura “hobeago” baten alde eta kultura oinarri izanda. Hain zuzen ere, beste ostalaritza modu bat posible dela sinesten du Beltzak, bertako jabeak: janaria ez ezik, kulturarako lekua ere badu Tedonek.
