Hor Konpon
Hor Konpon programa hileko bigarren igandean egiten dute Tabakalerako lehen solairuan. Dakienak ez dakienari erakustea da helburua, eta denen artean etxetresna txikiak edo bestelako konponketa txikiak egiten ikastea.
Horregatik, arotz lanetan, josten, elektrizitate lanetan…trebeak diren herritarrei egin zaie gonbita. Eta bestetik, autonomoagoak izan eta ikasteko gogoz dauden guztiei.