Ibilbidea Bidebietan
Auzoaren bihotzean dago Bidebietako parkea.Inaxio Esnaola Bidebietako Auzokide auzo elkarteak ibilaldi herrikoi bat antolatu du auzoan, Bidebieta hobeto ezagutu edo handik paseatu nahi dutenentzat. Datorren asteartean, hilaren 22ean, izango da, 17:00etan. Guardaplata erretiratuen etxetik abiatuko da ibilaldia, eta garaje ingelesean elkartuko dira parte hartzaile guztiak, 17:15ean. Edonor joan daiteke, eta koronabirusaren kutsatzeak saihesteko segurtasun neurri guztiak bermatuko dituzte.


