Ibiltarien Astea

Astelehenetik ostegunera, egunero hitzaldi bat eskainiko dute Intxaurrondo Kultur Etxean. Aurtengo egitaraua bizipen indartsuz beteta dator, bidaia fisiko zein existentzialak kontatuko dituzten protagonistekin. Sarrera doakoa da, eta egitarau osoa Donostia Kulturaren webgunean daukazue.