Iparragirreri omenaldia
Marta Urzelaik zuzendutako antzezlaneko aktoreak Sol Maguna, Asier Hormaza eta Iñigo Gastesi izango dira. (Argazkia: Donostia Kultura) Omenaldi bikoitza egingo diote Jose Mari Iparragirreri: Antzoki Zaharrean, 19:30ean, Angela, Iparragirreren bertso librea antzezlana eskainiko dute, eta San Telmo Museoan, 19:00etan, Iparraguirre, 7 ikuskizuna izango da.
