Irakurketa Erraza Taldea

Euskaldun berriak direlako edo euskaldun zaharrak izanagatik euskaraz irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonak irakurtzera animatzeko irakurketa errazeko talde bat egingo dute Ernest Lluch K.E-n. Nuria Marti Constans-en Su tranpa liburua irakurriko da eta liburu guztiak liburutegian bertan lortuko dituzte.