'Isilatsunetik askatasunera'

Memoriaren basoak erakusketari lotutako jardueren barruan, Isiltasunetik askatasunera ikus-entzunezkoa proiektatuko dute, eta ondoren, Mari Karmen Garmendia irakasle eta Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu ohiarekin solasaldia egingo dute. 1940ko hamarkadaren amaieran, erregimen frankista zalantzan jartzen eta iraultzen saiatzen ziren gazte-taldeak sortzen hasi ziren eta horri begiratzen dio 63 minutuko iraupena duen piezak. EITBk Gogora Institutuarekin elkarlanean egindako memoriaren eta giza eskubideen inguruko Memoria eraikiz dokumental sailekoa da.
Proiekzioa gazteleraz egingo dute, euskarazko azpidatziekin, eta solasaldia, elebitan. Sarrera librea, lekuak bete arte.