Jakoba Errekondo agronomo eta paisaialariaren solasaldia
Hitzordua azaroaren 18an izango da, asteazkena, arratsaldeko 18:00etan Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean. Errekondok bere azken liburu ‘Bizi baratzea’ aurkeztuko du. Lan horrek baratze eta lorategietako sekretuei buruz hitz egiten du, eta dagoeneko hainbat edizio agortu ditu.