JUPITER JON + HERENA
Jupiter Jon talde irundarra eta Herena ariko dira zuzenean Le Bukowskin. Gaizkiñe taldetik sorturiko musika taldea da Herena. Dag Nasty, Jawbreaker eta Hüsker dü bezalako taldeak etortzen zaizkit burura Herena entzutean. Kulu (baxua eta ahotsa), Txutxo (gitarra eta ahotsa) eta Aitor (bateria) dira Herena. Txutxok eta Kuluk Gaizkiñeko taldekideak izan ziren eta Aitor Natural Proyect eta Hotel bezalako taldeetan ibilia da.