Kafeta Feminista
Udaberriko azken Kafeta Feminista egingo dute ostiralean, Intxaurrondoko Letaman gaztetxean. DesGeneradas antzerki taldeak ‘Patri-Arcadas’ lana eskainiko du, eta hainbat lagun ere izango dira bertan; tartean, Maite Pascual, Raquel Hermosilla, Andrea Santano, Eilin Tynan, Saioa Garvia, Marta Simon, Blanka Ruiz, Ion Ander Areses eta Oihan Martirena. Sarrera: doan.