Kaixo Maitia: Nahiko irekiak gera harreman irekiak izateko?
2 orduko ikastaro honetan harreman irekiak izango ditugu hausnarketarako gai: Zer dira? Guretzat aukera egokia da? Nola kudeatu daiteke hau? Emozioekin, zeloekin, zer egin? Botere harremanak: nork erabakitzen du harremana irekitzea? Aukera librea da? Ausartzen al gara hau proposatzera?
Olatz Berastegi, Soziologoa,sexologoa eta Gestalt Terapeuta (Harremanak elkarteko kidea eta hezkuntza alorreko koordinatzailea)