Kazetari mantso baten arrazoiak eta aitzakiak, Ander Izagirre
Horrela aurkezten du Ander Izagirrek hitzaldia: “Kazetaritza azkarra behar dugu, ezinbestekoa da. Baina batzuetan komeni da astiro lan egitea, lekuetara behin eta berriz bueltatzea, jendearekin orduak eta egunak pasatzea: ugazaben hizkeran “denbora galtzea” esaten zaiona. Denbora galtzearen apologia egingo dugu, Ulia mendian edo Boliviako meatzeetan, jendearen bizimodua hobeto ezagutzeko eta erreportajeak hobeto idazteko modua delakoan”.