‘Kearen artxibogileak. Ibilbide bat Tabakaleratik’
'Kearen artxibogileak. Ibilbide bat Tabakaleratik' filmeko protagonistak. (Argazkia: Tabakalera) Tabako fabrika zaharreko langileek eta egungo Tabakalerako Hezkuntza arloko langileek egindako filma (Lucia Montero, 2023) estreinatuko dute Tabakaleran, ostiralean (hilak 16), 19:00etan, doan. Kearen Artxibogileak egitasmoko kideek egingo dute aurkezpena eta solasaldia.


