'Klima-aldaketaren eragina gure ardoetan: Errioxa eta txakolina'
Klima-aldaketaren eragina gure ardoetan: Errioxa eta txakolina hitzaldia San Telmo Museoan
Hizlariak:
- Olatz Unamunzaga Galarza, Neiker Ikerketa eta Garapen Teknologikorako Institutu Publikoa.
- Ana Aizpurua Insausti, Neiker Ikerketa eta Garapen Teknologikorako Institutu Publikoa.
- Urtzi Leibar Palacios, ingeniari agronomo eta doktorea.
- Garikoitz Rios Urbanetas, Itsasmendi bodegak.
- Roberto Olivan, Tentenubio Wines SLU bodega.
Klima-aldaketak erronka ekarri dio mahastizaintzako eta ardogintzako sektoreari, izan ere, mahatsondoen eta ardoen kalitatean eragina du. Etorkizunean ardo ona egiten jarraitu ahal izango dugu? Zer ari dira egiten Errioxako ardo eta txakolin upategiak? Guzti honi buruz hitz egiteko, mahai berdinean elkartuko ditugu klima-zientzia, enologia eta etorkizunerako prestatzen ari diren upategiak.