Kresala Zinekluba
Jendea zain Trueba kanpoan. (Argazkia: Lide Ferreira) All the Beauty and the Bloodshed (Laura Poitras, 2022) filma proiektatuko dute asteartean (hilak 30) Kresala Zineklubean, ohiko legez, Trueba zinema aretoetan. 19:30ean izango da emanaldia, eta ondoren solasaldia egingo dute. Sarrerak zineklubaren webgunean erosi daitezke, 6 euroan.


