'La cosa va de... ya ni se sabe'
La Farandula mikro-antzezlan aretoa. Egiako La Farandula aretoan Eneko Gutierrez en eta Maria Arandiaren La cosa va de… ya ni se sabe mikro-antzezlana eskainiko dute ostegunetik igandera. Egun bakoitzean lau emanaldi eskainiko dituzte, ordu erdian behin; ostegunetik larunbatera 20:00etan hasiko dira, eta igandean 19:00etan. Sarrerak aretoaren webgunean eskuratu daitezke, 5 euroan.


