'La paz de Franco'

Memoriaren basoak erakusketari lotutako jardueran barruan, La paz de Franco hitzaldia emango du Julian Casanovak. Jarduera doakoa da, baina gonbidapena behar da. Hitzaldia baino ordubete lehenagotik jaso daiteke leihatilan.
Indarkeria izan zen Francoren diktaduraren bizkarrezurra, Estatu errepresibo bat ezarri zuen gerra horren errautsen gainean, etenik gabe jazarri zituen aurkariak, eta zigor krudel eta mingotsa ezarri zien garaituei azkeneraino. Gerrako aurkariaren sarraskiak agintari militarren indarkeriaren zentralizazioari eta kontrolari bide eman zion. Estatu berriaren legeria errepresiboak instituzionalizatutako eta babestutako izua izan zen, eta, gerra-estatuaren jarraipen gisa, Espainiako gizartea eraldatu zuen, familia osoak suntsitu zituen eta eguneroko bizitza hertsatzeko eta zigortzeko praktikez bete zuen.