Lauroba
Lauroba 2004 urtean Iker eta Haritz Lauroba anaiek sortutako taldea da. 2006ean Donostiako Pop-Rock lehiaketa irabazi, eta 4 abestiko EP bat grabatu zuten sari bezala. 2008an kaleratu zuten Gauari, gauarekin, beraien lehen lan luzea. 2010ean Egunarekin izeneko bigarrena pixka bat beranduago etorri zen etorri zen. 2011tik aurrera Ane Bastida eta Iñaki Ortegok osatzen dute laukotea. 2012an Iglu bat basamortuan deituriko hirugarren diskoa kaleratu zuten, beraien diskorik eklektikoena. Elektropop estilotik hasita, rock, punk edo folk estiloetaraino doazen abestiak ditu beraien errepertorioak. Gaur egun, Andoni Garcia du Laurobak gitarran. 2015 urteko udazkenean zehar, laugarren diskoa aurkeztuko dute.
Laurobako kideak: Iker Lauroba: ahotsa, gitarra / Haritz Lauroba: bateria / Ane Bastida: baxua / Iñaki Ortego: teklatua / Andoni Garcia: gitarra.