'Lesbos, Europara sartzeko lehen urratsa', Javi Julio
Javi Julio argazkilari eta kazetariak hiru aste igaro ditu Greziako Lesbos uhartean. Errefuxiatuei argazkiak atera dizkie uhartera ihesi zetozela. Errefuxiatuen drama erakusten duen erakusketa osatu du orain Aiete kultur etxean.
Argazkiak azaldu eta bere bizipenak kontatzeko bisita gidatua egingo du erakusketan zehar. Uztailaren 1ean, 12:30ean. Izena emateko: 943481732 edo Kulturaniztasuna@donostia.eus.
Irailaren 4 arte egongo da erakusketa ikusgai.