'We like it like that: The story of the Boogaloo' dokumentala
Dok Of The Bay jaialdia. ‘We like it like that: The story of the Boogaloo’ dokumentala emango dute 21:00etan, Antzoki Zaharrean. Askok moda bat edo saltsaren aurrekari gisa ikusi zuten, baina boogaloo 1960ko hamarkadako New Yorkeko soinu hispaniar, hiritar eta atsegin HANDI bat izan zen. Gaztea eta freskoa zen, baina tradizioaren fruitua, eta nortasuna eman zion komunitate bati. Eta musika hori zen Motown eta R&B maite zuten latino gazteen erritmoa. Gorakada lasterra izan zuen eta filmak lehen hit ikonikoak jasotzen ditu (Bang bang eta I like it like that), baita hauek ere: eztanda (guztiek parte hartu zuten soinu berrian), mamboko zaharren mesfidantza, arrazismoa, berritzaileak eta dirua eraman zutenak, nekea eta etsipena, eta saltsaren amaierako garaipena. Nor dago hor? Pucho eta Bataan, Johnny Colon eta Larry Harlow, Ricardo Ray eta Joey Pastrana. Boogaloo da, lagun.


