Lore eta landare azoka
Groseko San Frantzisko kalean egin ohi dute Lore eta Landare Azoka. (Argazkia: Landare Azokak) Urriko lore eta landare azoka egingo dute asteburuan: larunbatean Groseko San Frantzisko kalean izango da, eta igandean Bulebarrean. Bi egunetan, 09:00etatik 14:30era izango da, eta lore, landare eta produktu naturalen eskaintza zabala izango da.


