Maryam Fathi, Kurdistan
Maryam Fathik duela bost urte utzi zuen Iranen menpeko Kurdistan, bere semearekin batera. Urtebete darama Euskal Herrian. Bidaia gogorra izan zuen, erbestean hasiera zaila, baina han geratuz gero kartzela zuen zain, emakumeen alde borrokatzeagatik. Emakumeen borroka horixe izango du hizpide Emakumeen Etxean eskainiko duen saioan. 12:00etan hasiko da solasaldia.